XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atzizkiak, hasteko, ez dira sekulan h-dunak.

Nehork ez du nehun erraiten:

Nundik atera den h soinu hori ez da batere argi.

Zenbaitek diote lehen biziki hedatuagoa zela euskal eremuan eta dokumentuak erakusten dituzte.

Bertze zenbaitek uste dute gauza berria datekela eta euskaldun hegotarrentzat arras arrotza eta ahozkatzen ez dutena.

Batasunaren izenean ez dezakegu nehori galda h ahozka dezan.

Bainan bai Espainian bai Frantzian hiztegiak bi erdaretan h letraz emokatuak dira, nahiz ez diren eskualde gehienetan batere ahozkatzen.

Adibidez, iker-aldi bat eman diogu Dictionnaire moderne espagnol français, Paris 1967-koari.

Hiztegi hortan, h letraz hasten dira 1341 hitz; A letraz hasten direnetan 129 h- dunak dira.

Des aurrizkiaz hasten direnetan 75, eta abar...

Ez da erraiteko baizik espanola eta frantsesa dakitenek badakitelah mututzen.

H ahozkatzen ez dutenek zergatik ez lezakete eskuaraz letra hori mutu, erdaraz usaia duten bezala?.

Asko herritan bokale arteko r eztia ez dute ahozkatzen, nahiz idazten den.

Hala nola, Uztaritzen, amaan zaia erraiten den, nahiz amaren zaia idazten den; gisa berean, ikuste ut erraiten dugu nahiz ikusten dut, idazten.

Hots, denek letra batzu mututzen ditugu mintzatzean, nahiz idazten ditugun.

Iduri zaiku h horri buruz gauza bera egin ditaikela.

Nundik datozin gure h horiek, ez da beti ageri.

Huna zenbait kasu: Bokalen arteko n batzu h bilakatzen dira: sanum-ek eman du xahu; manacem-ek mahats, anatem-ek ahate, honorem-ek ohore; H-ek iduri du baduela zer ikusi n eta g, soinuekin.

Ikus: akitu eta ahitu; erhats eta erkatz: gau, guri, gara eta hau, hori, hura.

H batzuek iduri dute bokalen arteko hutsen betegarri: gauherdi / eguherdi:.

Bertze zenbait F-en ordari dira: ofe, ohe , oge gahatu, gafatu.

Badira ere ezinulertuak, hitz batzuen hastapen azkargarri hutsak, hala nola harma, hautatu, hira, hezkabia.